Logo

Espetxeak

Espetxeak, norbere antolakuntza daukaten eraikin administratibo eta funtzionalak dira. Unitatez, moduloz eta sailez osatuta daude barne banaketa errazteko eta presoei beren bizitza egiteko, kanpokoarekiko harremanak izateko eta birgizarteratzeko jarduerak jasotzeko aukera emateko.

 

Espainiako espetxe-sistemak 69 espetxe ditu, presoek beren zigorrak bete ditzaten, segurtasun neurriak eta prebentziozko presoaldirako. Espetxe horiek guztiek espetxe-mapa moderno eta funtzionala osatzen dute, presondegia gune autosufizientea dela.

 

Espetxeetako ospitale psikiatrikoak jokaera-arazo larriak dituzten eta Justizia Auzitegiek hala erabakita bertaratu dituzten presoak zaintzeko eta tratatzeko guneak dira. Espetxe baino ospitale izaera handiagoa dute. Horrelako bi ospitale daude gure herrialdean Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren menpe.

 

Gizarteratze-zentroak erregimen irekian askatasuna kentzen duten zigorrak (espetxe-zigorra, kanpoan lan egiteko aukerarekin) betetzeko espetxeak dira. Askatasuna kentzen ez duten zigorrak (eskumuturrekoaren edo bestelako gailuren baten bidezko kontrol telematikoa) ere betetzen dira bertan, zigor-legerian ezarritakoaren arabera, eta espetxeko zerbitzuek egiten dituzte jarduera horiek. 13 gizarteratze-zentro daude gaur egun antolakuntza eta funtzio autonomia osoarekin, 19 zentro menpe dauzkatelarik.

 

Sekzio Irekiek gizarteratze-zentroen antzeko funtzioak dituzte, baina espetxeetan daude, eta, egun, 21 Sekzio Ireki daude martxan.

 

Amen Unitateen helburua zigorra bete behar duten amek zaindu behar dituzten hiru urte bitarteko haurrei bere heziketarako bizi-baldintza onak edo ohiko espetxeetan aurkitzen ez direnak eskeintzea da. Orain arte, horrelako hiru establezimendu sortu dira.

 

Ospitaleko Zaintze Unitateak erreferentzi ospitale zentroetan osasun laguntza behar duten presoak hartzeko guneak dira. Sistemak 43 OZU ditu.

 

Zigor eta Neurri Alternatiboen Kudeaketa Zerbitzuak zigor eta neurri alternatiboak egiten dituzten Unitate Administratiboak dira. Organikoki eta funtzionalki espetxe baten menpe daude. Unitate hauetan espetxe profesional desberdinak daude: psikologoak, pedagogoak, beste teknikoak, administratiboak eta gizarte langileak. Beraz, zerbitzu buru bat daukaten talde multidiziplinarrak dira. Espetxeetatik kanpo dauden establezimenduetan aurkitzen dira. Gaur egun 55 Zerbitzu daude.

Inactivo
  • Localizador de
    Establecimientos Penitenciarios
  • Nombre
  • Tipo
  • Provincia
Imagen

Centros penitenciarios de regimen ordinario

Hoy los centros penitenciarios están conce­bidos arquitectónicamente con una tipología modular que posibilita crear espacios...

Unidades de madres

Imagen

La legislación española contempla el derecho de las madres presas a mantener a sus hijos con ellas hasta que cumplan los tres años.

Centros de insercion social

Imagen

Los Centros de Inserción Social son establecimientos penitenciarios destinados al cumplimiento tanto de las penas privativas de libertad en régimen abierto...

Imagen

Otras unidades y departamentos

Centro Psiquiátrico Penitenciario, Unidad de Custodia Hospitalaria, Comunidad Terapéutica...

Imagen

Compromiso con el medio ambiente

La Secretaría General de Instituciones Penitenciarias está aplicando la política de sostenibilidad del Gobierno español...

  • Organización y funcionamiento

  • Imagen
  • Los establecimientos penitenciarios se conciben arquitectónicamente como un núcleo urbano autosuficiente...

  • Infraestructuras y equipamiento

  • Imagen
  • Es deber de la Administración Penitenciaria garantizar que los establecimientos penitenciarios sean seguros, dotados de los medios...

  • Ubicación

  • Imagen
  • La ubicación de los establecimientos es fijada por la Administración Penitenciaria, dentro de las áreas territoriales que se designen.

2009 Secretaría General de Instituciones Penitenciarias - Ministerio del Interior - Gobierno de España