Logo

Imagen
Bizitza erregimenak

Espetxeetako erregimena, bizikidetza ordenatua eta baketsua lortzeko asmoz, espetxeetako bizitza arautzen duen arau-multzoa da. Erregimenak legeek aurreikusitako helburuak betetzea ahalbidetu behar du, hau da, presoen atxikipena eta zaintza eta zigortuen eta zigor-neurriak bete behar dituztenen tratamenduaren arrakasta.

Espetxeetako erregimenaren oinarria presoen pertsonalitatearekiko errespetua da, eta baita kondenak eragin gabeko eskubide eta interes juridikoekiko errespetua ere, arraza, iritzi politiko, erlijio-sinesmen, baldintza edota antzeko beste zirkunstantzia batzuengatiko ezberdintasunik ezarri gabe.

HIru bizitza-erregimen bereizten dira, sailkapen-gradu hauetako bakoitzari dagozkionak:

- Erregimen arrunta: bigarren graduko zigortuei, sailkatu gabeko zigortuei eta atxilotu eta presoei aplikatzen zaiena.

- Erregimen irekia: beren tratamendua erdiaskatasun-erregimenean jarrai dezaketen hirugarren graduko zigortuei aplikatzen zaiena.

- Erregimen itxia: muturreko arriskuren batengatik edo aurreko beste erregimenetara ez egokitzeagatik lehen graduan dauden zigortuei eta antzeko baldintzak dituzten prebentiboei aplikatzen zaiena.

Sailkapenak zein bizitza erregimenak espetxeratuen tratamendua ahalik eta gehien bereizteko aukera ematen dute.

Inactivo
Imagen

Régimen ordinario

El Régimen ordinario se aplica a los penados clasificados en segundo grado, a los penados sin clasificar y a los detenidos y presos.

Imagen

Régimen abierto

El régimen abierto se aplica a las personas penadas, clasificadas en tercer grado, que puedan continuar su tratamiento en régimen...

Imagen

Régimen cerrado

El régimen cerrado se aplica a los penados clasificados en Primer Grado.

2009 Secretaría General de Instituciones Penitenciarias - Ministerio del Interior - Gobierno de España